Aukeratu dute aurtengo Aratosteak iragarriko dituen kartel irabazlea

Aukeratu dute aurtengo Aratosteak iragarriko dituen kartel irabazlea
2019/01/21 eta kitto!
Jose Ignacio Fernandez Iturmendi nafarraren"Paleta Zuloaga" izenburuko lanak irabazi du 2019ko Aratosteak Eibarren, jaiak iragartzeko Eibarko Udalak antolatutako kartel lehiaketa. 11 eta 14 urte bitartekoen mailan, irabazlea Amaia Basterrika izan da, “Eibarko Aratosteak” kartelarekin eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, saria Ixone Bilbaok eskuratu du, “Arkatz festa" izenburuko kartelarekin. Edizio honetan 75 lan aurkeztu dira lehiaketara.

hirurak bat