Aurkeztu dute 42. Eibarko Antzerki Jardunaldietako egitaraua

Aurkeztu dute 42. Eibarko Antzerki Jardunaldietako egitaraua
2019/01/29 eta kitto!
Gaur aurkeztu dituzte 42. Eibarko Antzerki Jardunaldiak udaletxean. Ekitaldian Miguel de los Toyos alkatea, Jose Angel Maria Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Juan Ortega Jardunaldien antolatzaileak hartu dute parte. Aurtengo egitaraua otsailaren 26an hasi eta apirilaren 7an amaituko da eta antzezlanak Coliseo antzokian eta Hezkuntza Esparruko antzokian taularatuko dira. Irekiera ekitaldia Concha Velasco antzezlearen eskutik egingo da, otsailaren 26an, 19:00etan Coliseoan, "La intérprete y el productor" hitzaldi-solasaldiarekin. Juan Ortegak aurkeztuko du eta koordinatzailea Jesus Cimarro izango dar. Sarrera doakoa izango da. Solasaldian ez ezik taula gainean ere jardungo du Concha Velascok, otsailaren 27an eta 28an Coliseoan, Manuel M. Velasco semeak gidatzen duen "El funeral" antzezlana taularatzen. Martxoaren 1ean, berriz, Giza Irudien XVII. edizioa izango da Untzagan eta Toribio Etxebarria kalean, 17:00etatik aurrera. Egitaraua osatzen duten gainontzeko lanak hauek dira: "Erritu" (Kukai Dantza eta Sharon Fridman), "La Luz Oscura" (Producciones El brujo), "Pérez, el Ratoncito, no nace, se hace"(Titiriguiri), "Hozkailua" (Artedrama), "Solitudes" (Kulunka Teatro), "Un poyo rojo" (Un poyo rojo), "Gala Internacional de Magia" (Fábrica de Magos), "Mestiza" (Emilia Yague Producciones), "Ele!" (ELE), "Ludo Circus" (Ludo Circus), "Aquí en la Tierra" (Teatro El Mayal), "7 años" (Producciones Teatrales Contemporáneas), "El desguace de las musas" (La Zaranda, Teatro inestable de ninguna parte y Teatre Romea y Teatro Español), "Lurrak" (Lurrak Antzerkia), "Martinaren Parke Fantastikoa" (Producciones Maestras), "Comedia Aquilana" (Nao D'Amores y Compañía Nacional de Teatro Clásico) eta "La comedia de Carla y Luisa" (Narruzko Zezen). Aurrekontua 184.000 euro baino gehiagokoa izan da aurten.

Sarreren aurresalmenta

Sarreren aurre salmenta berezia otsailak 2, 3 eta 4an egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian. Kutxabank bitartez sarrerak erosteko aukera ere izango da, otsailaren 2tik aurrera, 10:00etatik aurrera. Horrez gain, funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago erosteko aukera ere izango da.

EGITARAU OSOA JEISTEKO HEMEN SAKATU.