Aurten ere Gurasoak Eskolara kanpaina abiatu dute euskera ikasi nahi duten gurasoentzat

Aurten ere Gurasoak Eskolara kanpaina abiatu dute euskera ikasi nahi duten gurasoentzat
2017/10/09 eta kitto!
Ekimenak iaz izan zuen arrakasta ikusita, Udalak eta euskaltegi biek (AEK Euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak), ikastetxeekin lankidetzan, “Gurasoak ere eskolara” kanpaina abiatu dute berriz ere. Egitasmoan gurasoei euskara ikasteko aukera eskaintzen zaie, euren seme-alaben ikastorduetan eta ikastetxean bertan. Astean 4 eskola ordu jasoko dituzte eta helburua “euren seme-alaben euskalduntze prozesuan eurek ere euskara ikasita laguntzea” dela diote arduradunek. Euren berbetan, “ikastaro hauen bitartez gurasoek euskara ikasteaz gain, euren seme-alaben aurrean hizkuntzari dagokionean izan beharreko jarrera egokiak ere landu nahi dira, baita gurasoentzat oso praktikoak izan daitezkeen beste gai batzuk ere, esaterako nola lagundu etxeko lanekin”. Iaz 150 guraso baino gehiago animatu ziren  euskara ikastera euren seme-alaben ikastetxean. Intersa duten pertsonek euren seme-alaben ikastetxeetan eska dezakete informazio zehatzagoa.