Aurtengo Argazkilaritza Maiatzean datorren urtera arte atzeratuko da

Aurtengo Argazkilaritza Maiatzean datorren urtera arte atzeratuko da
2020/04/20 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak jakinarazi duenez, aurten ezin izango da Argazkilaritza Maiatzean egin eta, beraz, lotuta zuten egitaraua bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute. Euren berbetan, “egun hauetan bizitzen ari garen konfinamendu-egoerak 2020ko Argazkilaritza Maiatzean segurtasun berme egokiekin eta aurreikusita genituen datetan ospatzea eragozten digu. Hori dela eta, eta jarduera honi jartzen diogun ilusioarekin eta lanarekin, bertan behera uzteko eta 2021 urtera arte atzeratzeko erabakia hartu behar izan dugu. Dena normalizatzen denean, berriz ikusiko dugu elkar, gure hiriko aisialdi eta kultura jarduera guztietan”.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300