Avia Eibar Saskibaloia lider kokatu da Saski Axular aurreko liderrari irabazita

Avia Eibar Saskibaloia lider kokatu da Saski Axular aurreko liderrari irabazita
2019/02/18 eta kitto!
Ipurua kiroldegian 67-58 nagusitu ziren Eibarko saskibaloi taldekoek eta Lurraldeko 3. Mailako bere multzoko lidergoa eskuratu zuen horrela, Saski Axularrekin berdinduta.  Waterpoloan, Euskal Herriko 1. Mailan bigarren da Urbateko gizonezkoen taldea, azken jardunaldian WP Donostiari 13-8 irabazita; emakumezkoek, bestalde, oraingoan amore eman zuten eta Leioarekin 8-5 galdu. Eskubaloian, oraingoan Somos talde nagusia izan zen irabazle (24-22 Beti Onak-en aurrean) eta senior mailako beste bi taldeek galdu egin zuten: emakumeen taldeak 21-18 Ordizian eta Haritzak 32-24 Urnietan. Foballean ez zen jardunaldi oso positiboa izan asteburu honetakoa: 1. Mailan Eibarrek berdindu egin zuen Getaferekin Ipuruan, 2. Mailan emakumezkoen Eibarrek galdu egin zuen Alavesekin 0-2 Unben eta Erregional Ohorezko Mailan Eibarrek lidergoa galdu zuen Deban Amaikak Bat-ekin 1-0 galdu ondoren. Xakean, azkenik, Deportiboko talde biek, 1. Mailan jokatzen duenak eta 3.ean jokatzen duenak, bina partidara berdindu zuten asteburu honetan.

Jardunaldiko EMAITZA GUZTIAK dituzue eskura ASTEBURUKO KIROL EMAITZETAN