Banatu da Gure Balioak 2016 Saria

Banatu da Gure Balioak 2016 Saria
2016/10/29 00:43
eta kitto!
Eguenean jaso zuen Nerea del Campo Agirre eibartarrak Gure Balioak Saria 2016, Soraluzen, Debegesa Garapen Agentziak, Soraluzeko Udalarekin batera eta DanobatGroup enpresaren laguntzarekin antolatu zuen ekitaldi hunkigarrian. Aurtengo sariduna genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko “Mujeres al Cuadrado” elkartearen fundatzailea da eta emakume etorkinen ahalduntzea helburu duen “Empalabramiento” egitasmoaren sortzailea eta arduraduna.
Soraluzeko Herri Antzokian egin zen ekitaldiak 100 lagunetik gora batu zituen. Nerea del Campok, hunkituta, Iker Aldazabal Soraluzeko alkatearen eskutik jaso zuen saria, Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura bat. Ekitaldian "= + da" hitzaldia eman zuen Ander Bergarak, Emakundeko teknikari eta Gizonduz ekimenaren koordinatzaileak. Soraluzeko Musika Eskolako haurren abesbatzak, bestalde, bi abesti eskaini zituen saioa ireki eta ixteko.
image

image

image

image