Banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako San Andres III. Argazki Rallyko sariak

Banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako San Andres III. Argazki Rallyko sariak
2017/12/15 eta kitto!
Atzo arratsaldean banatu zituzten San Andres III. Argazki Rallyko sariak Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan. San Andres eguneko rallyan parte hartu zutenen argazkiak proiektatu eta jarraian jaso zuten saria aurtengo irabazleek: haurretan, 0-9 urte bitartekoen mailan, Nahia Lopez Lozano, Koldo Pintado Herrero eta Artetz Larrañaga Dosantos saritu dituzte; 10-16 urte bitartekoen artean, berriz, irabazleak Aiora Unzeta Latatu, Amaiur Biteri Izagirre, Noah Etayo Lozano eta Alaitz Zabala izan dira; eta 17 urtetik gorakoen artean, lehen saria Federico Cuenca Larreategik eskuratu du eta bigarrena Jokin Egia Arriolak.

IMG_4214