Barixakuak Jolasian gaur arratsaldean Urkizun

Barixakuak Jolasian gaur arratsaldean Urkizun
2021/02/19 12:56
eta kitto!
Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatuko ditu gaur Urkizuko parkean ...eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan. Hainbat jolas eskainiko ditu ...eta kitto!-k hiru begiraleren laguntzarekin eta doan izango da. Parte hartzeko bertan azaldu besterik ez da egin beharko.

Umeek zein gurasoek ondo pasatzeaz gain, "euren arteko berbetia euskaraz izatea da nahi duguna eta guraso desberdinen arteko harreman berriak egitea", diote elkartetik.

Hurrengo ostiralean, otsailak 26, Torrekuan egingo da ekimen bera.