Baserrietara dohaineko bisita bi egingo dira Debabarreneko Aste Ekologikoan

Baserrietara dohaineko bisita bi egingo dira Debabarreneko Aste Ekologikoan
2018/10/02 eta kitto!
Domeka goizean Untzagan egin zen Eibarko Azoka Ekologikoarekin abiatu zen Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa. Eguraldia lagun, goiz osoan jende asko ibili zen plazan ipinitako postu guztietan (ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU). Azokarekin batera, Biolur eta Debemen elkarteek, Eibarko Udalarekin batera antolatu duten egitarauaren baitan, baserri bitara joateko aukera izango da: urriaren 6an Mutrikuko Basailun baserrira bisita egingo da, hango baratzezaintza eta frutazaintza ekologikoa bertatik bertara ezagutzeko. Eta urriaren 13an Eibarko Sosola baserrira joateko irteera egingo da, ogigintza, abeltzaintza eta gaztagintza ekologikoa ezagutzeko. Biak doan izango dira, baina aurretik izena ematea eskatzen dute, 943 761447 telefonora deituta (Biolur).