"Basoko berrikuntza esperientziak Kantauri eta Pirinioetako eremuetan" jardunaldia ostegunean Portalean

"Basoko berrikuntza esperientziak Kantauri eta Pirinioetako eremuetan" jardunaldia ostegunean Portalean
2018/12/12 16:41
eta kitto!
Bihar (eguena, abenduak 13) "Basoko berrikuntza esperientziak Kantauri eta Pirinioetako eremuetan" jardunaldia hartuko du Portaleko areto nagusiak, 09:00etatik 14:30era.

Jardunaldian parte hartuko duten hizlariak honako hauek dira: Iñaki Gerenabarrenak (HAZI) jardunaldiari hasiera emango dio eta Poctefa iForWood proiektuari buruz mintzatuko da; Alejandro Cantero (HAZI) Euskadin basoko hainbat espeziek izan duten hazkundeari buruz hitz egingo du; Aitor Onaindika (Basoa Fundazioa) hostozabaletara zuzendutako basogintzan kontuan hartu beharrekoak aipatuko ditu; Carlos Tejedorrek (SNIACE) Kantauri itsasoko ertzeko eukalipto mota berri hobetuei buruz jardungo du; eta Juan Majadak (Cetemas) Asturiaseko basoko esperientziak kontatuko ditu. Amaitzeko, mahai-ingurua egingo da.

Tokiak mugatuak izango dira eta izena emateko fpefraisoro@hazi.eus helbidera idatzi, 627431904 telefonora deitu edo www.hazi.eus web orrira jo daiteke.