Belgikako Marchin herrian harrera egingo diote Eibarko alkateari, "gerrako umeen" 80. urteurrenean

Belgikako Marchin herrian harrera egingo diote Eibarko alkateari, "gerrako umeen" 80. urteurrenean
2017/09/29 11:48
eta kitto!
Miguel de los Toyos Eibarko alkatea Belgikara abiatu da gaur, Eibarko Udalak Marchin herriko alkatearen gonbidapena jaso eta gero. Marchinek 1937an 260 ume euskaldun, tartean eibartar batzuk hartu zituela gogoratuko dute irailaren 30ean eta, hori dela eta gonbidatu dute alkatea urteurrena gogoratzeko ekitaldira. Bihar goizean hara joandako agintari guztiei harrera egingo diete eta ekitaldi nagusia, berriz, arratsaldeko 18:00etan izango da.

Ego Ibarra batzordeak Gerra Zibilean Eibartik ebakuatu zituzten umeen inguruko testigantza eta material ugari dauka bilduta eta bere web orrian eskuragarri dago.