Berbalagunek asteroko joko-lehiaketarekin jarraituko dute etxetik ere

Berbalagunek asteroko joko-lehiaketarekin jarraituko dute etxetik ere
2020/03/26 eta kitto!
Aurtengo ikasturtean ...eta kitto! Euskara Elkarteak dinamika berri bat proposatu die berbalagunei, eta gustura hartu dute. Hilean behin galdera bat egiten diegu whatsapp bidez, eta galdera horien bidez Eibarko pertsonaia edo kale baten izena asmatu behar izaten dute. Kili-kolo dabiltzenei pistak ematen dizkiegu. Egun bizi dugun konfinamendua ez da aitzakia, eta eskaintzak bere horretan jarraitzeaz gain, maiztasuna ere handitu egin dugu. Astean 2-3 aldiz bidaltzen diegu jolasa berbalagunei eta lehia bizia egoten da taldekideen artean, nork asmatu lehenago. Saririk ez dago baina ikasturte amaieran afari-merienda baten bueltan elkartuko dira ...eta kitto! Euskara Elkartean hala nahi duten berbalagunak.