Berbalagunek ez dizkiote ateak itxi mintzapraktikari eta euskera online praktikatzen dihardute

Berbalagunek ez dizkiote ateak itxi mintzapraktikari eta euskera online praktikatzen dihardute
2020/04/16 eta kitto!
Konfinamendua hasi zenez geroztik ...eta kitto! Euskara Elkarteko berbalagunak ez dira geldirik egon eta, egoera berrira egokituta, mintzapraktika egiten jarraitzen dute online. Aurrez aurre egiten dutenean bezalaxe, orain ere astean behin elkartzen dira ordubete. Telefono, ordenagailu edo tabletarekin, edozein gailuk balio du online elkartzeko. Aplikazio bat instalatu eta listo. Eta taldean lau edo gutxiago badira, whatsapp bidezko deiak ere balio du.

Baina Berbetan programako berbalagunei ez eze, herritar guztiei zabaldu nahi die ...eta kitto!-k euskera praktikatzeko aukera. Euskera praktikatzeko beharra duzula? Euskalduna zara eta praktikatu beharra duenari lagundu nahi diozula?Zatoz eta probatu, ez zaizu damutuko.

Izena emateko idatzi mezu bat helbide honetara: elkartea@etakitto.eus edo sakatu hemen.