Berriz apurtu dituzte zezen plazako komunak

Berriz apurtu dituzte zezen plazako komunak
2017/05/16 eta kitto!
Zezen plazan hondatu zituzten komunak konpontzeko udalak 2.000 euro ordaindu eta, aste gutxiren buruan, berriz ere konpondu beharko ditu horietako batzuk, zutikako bi pixaleku apurtuta agertu baitira. Konponketak 1.000 bat euroko gastua eragingo duela eta, udalak gizalegez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei, horrelako egoerarik errepikatu ez dadin. Izan ere, esandakoaren arabera, aurrekoan bezala oraingo honetan ere komunak nahita apurtu dituzte, mailu edo antzerako erremintaren bat erabilita.