Bertako denden balioa nabarmentzeko "Erosi bertan" kanpaina abiatu dute

Bertako denden balioa nabarmentzeko "Erosi bertan" kanpaina abiatu dute
2018/11/05 eta kitto!
Gaur ipini dute martxan "Erosi bertan", helburu bikoitza duen merkataritza kanpaina: alde batetik, bertako denden lana nabarmendu nahi dute eta, bestetik, kontsumitzaileei erantzukizuna eskatu nahi zaie, “benetan nahi dugun gizartea sortzeko”. Hala azaldu zuten aurreko astean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako kanpainaren aurkezpenean Alberto Albistegi, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailaren zinegotziak eta Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak. Kanpainari ekiteko, gure herrian hutsik dauden hainbat dendatan biniloak jarri dituzte, “horien balioa azpimarratu edo nabarmentzeko”.