"Liluraren laborategia" eta "Spectacular Magic" ikuskizunak hartuko ditu Coliseoak zapatuan

"Liluraren laborategia" eta "Spectacular Magic" ikuskizunak hartuko ditu Coliseoak zapatuan
2019/02/21 18:17
eta kitto!
Magoak eta trikimailuak gustatuz gero, otsailaren 23an magiarekin gozatzeko aukera aparta izango da Coliseoan, egun horretarako antolatu dituzten bi ikuskizunei esker. Arratsaldeko 17:00etan “Liluraren laborategia”, familia guztiarentzako ikuskizuna hasiko da. Ordubete inguruko iraupena duen saioan, Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartzeko aukera izango du publikoak: lebitazioak, agerpenak, hipnosia… eta beste efektu magiko batzuk tartean, ikusleak liluratuta geldituko dira. Sarrerak 5 euro balio du.

Eta 20:30ean, berriz, “Spectacular Magic”, ikuskizunik berriena taularatuko du Sun Mago ezagunak. Publiko guztientzako moduko ikuskizuna da, eta bertan historiako mago handiek (Houdini, Copperfield, Harry Blackstone, Juan Tamariz) sortu zituzten ilusioak gogoraraziko dira, Las Vegaseko ikuskizunen estilora. Sarrerak 12 euro balio du (8’5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

https://www.youtube.com/watch?v=q4g8GGCdHNw&feature=youtu.be