Martitzenera arte jasoko ditugu Sagardo Eguneko lehiaketan parte hartzeko argazkiak

Martitzenera arte jasoko ditugu Sagardo Eguneko lehiaketan parte hartzeko argazkiak
2019/10/07 eta kitto!
Zapatuan ondo baino hobeto ibili ginen Untzagan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Sagardo Egunean, jarraian daukazuen BIDEOAN ikus daitekeen moduan:

https://youtu.be/tGAOCSh9IuU

Bestalde, ez ahaztu aurten ere Sagardo Egunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dugula eta irabazlearentzat saria dagoela! Animatu lehiaketan parte hartzera, oso erreza da-eta! Hona hemen bete beharreko baldintzak:





1- @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2- Eibarko Sagardo egunean ateratako argazkiak igo Instagramera, #sagardoetakitto traola erabiliz.

3- @gaztekitto etiketatu.

Facebook eta Twitter bitartez partekatutako argazkiak ere onartuko ditugu (ez ahaztu #sagardoetakitto traola).
Igo zure argazkia urriaren 8a baino lehen! Argazki originalenaren egileak 12 sagardotegitako botila bana jasoko du. Animatu eta parte hartu! Zeren zain zaude?