Bihar aurkeztuko dute “Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)” liburua

Bihar aurkeztuko dute “Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)” liburua
2020/03/02 eta kitto!
Kutxa Fundazioak Pedro Berriochoa urretxuarraren “Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)” liburua aurkeztuko du bihar Eibarren, Gipuzkoako historia berreskuratzen egindako ibilbide luzearen 67. argitalpena. Liburua “gizon harrigarri baten irudiari egindako hurbilketa da” eta, “gehienetan, Toribiok berak bere liburuen eta korrespondentziaren bidez erakutsi zuena biltzen du”. Aurkezpena martitzenean izango da, 19:00etan Portalean eta ekitaldian idazlea bera, Eibarko alkatea eta Kutxa Fundazioko zuzendaria izango dira.