Bihar estreinatuko dute “¡Diga 33!” dantza eta kantu jaialdia Lagun Taldekoek

Bihar estreinatuko dute “¡Diga 33!” dantza eta kantu jaialdia Lagun Taldekoek
2018/01/19 eta kitto!
Urtero egiten duten moduan, aurten ere Lagun Taldeak dantza eta musika jaialdia eskainiko du Hezkuntza Esparruan. Oraingoan aurkeztuko duten ikuskizunak “¡Diga 33!” izenburua dauka eta emanaldi bi egingo dituzte: lehena bihar izango da, 17:30ean eta bigarrena, berriz, hurrengo zapatuan, toki eta ordu berean. Bietarako sarrera guztiak saldu dituzte. Lagun Taldeko kide eta begiraleek anbulatorio batean girotutatako egoera ezberdinak antzeztuko dituzte, dantzak eta musika tartekatuta, eta beti ere umore klabean. Bide batez, Lagun Taldeko arduradunek jaialdian ez ezik urte osoan laguntzen ibiltzen diren boluntarioei euren esker ona azaldu nahi diete. Lagun Taldekoak astean hiru egunetan, astelehen, eguazten eta barixakuetan elkartzen dira, 18:00etatik 19:00etara, Argatxan daukaten lokalean.

lagun taldea 2018