Bihar gauean jokatuko da Plazatik Gaztetxera txapelketako 2. finalaurrekoa

Bihar gauean jokatuko da Plazatik Gaztetxera txapelketako 2. finalaurrekoa
2019/04/11 eta kitto!
Martxoaren 22an Ondarroan hasi zen XVII. Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketako 2. finalaurrekoa Eibarren jokatuko da bihar gauean. Aurretik, baina, Gaztetxean afaria egingo da, 20:30ean. Bertso saioa, berriz, 22:30ean hasiko da eta honako bertsolariek jardungo dute: Antton Aizpurua, Mikel Iturriotz, Peru Aiartza, Aner Peritz, Oihana Arana eta Aitor Tatiegi. Horietatik hurrengo faserako zeintzuk sailkatuko diren aukeratzeko ardura izango duten epaimahaikideak, berriz, Miriam Juaristi Urizar, Ander Txakartegi Basterretxea
 eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira.

plazatik gaztetxera

Plazatik Gaztetxera txapelketako edizio honetan guztira 22 bertsolari dabiltza parte hartzen, bakarka. Bertsolariek zazpi saio egingo dituzte Ondarroa, Itziar, Mutriku, Zestoa, Elgoibar, Eibar eta Debako gaztetxeetan. Aurtengo finala Debako gaztetxean izango da, apirilaren 27an. Finaleko saioa goiz eta arratsaldez izango da, eta bazkariak eta kontzertuek beteko dute egitaraua.
Txapelketaren 17. ekitaldia izango da aurtengoa eta helburuak hasiera batean jarritakoak direla nabarmendu dute antolatzaileek: “Bertsolari gazteei bertsotarako aukera ematea eta bertsoa gazteengana hurreratzea”. Txapelketa jokatuko den zazpi herrietako eta Oñatiko gazte asanbladetako kideak dira antolatzaileak.