Bihar goizean trafikoarentzat itxiko dituzte Guridiko tokia eta Untzaga plazako 2. eta 3. zenbakiak

Bihar goizean trafikoarentzat itxiko dituzte Guridiko tokia eta Untzaga plazako 2. eta 3. zenbakiak
2019/03/15 eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenek, Udal Brigadak Untzaga plazako galtzada-harrian egin behar dituen lanak direla eta, Guridiko tokia eta Untzaga plazako 2. eta 3. zenbakiak itxi egingo dituzte ibilgailuentzat bihar (zapatua, martxoak 16), goizeko 07:00etatik aurrera. Untzaga plazan Bilborako noranzkoa hartu nahi duten ibilgailuek, taxien geltoki aurrean dagoen tokitik izango dute horretarako aukera. Donostiarako noranzkoa ere hartu ahal izango da.