Bihar Slow Food mugimenduari eskeinitako jardunaldia hartuko du udaletxeak

Bihar Slow Food mugimenduari eskeinitako jardunaldia hartuko du udaletxeak
2018/11/27 eta kitto!
Slow Food jardunaldia hartuko du bihar udaletxeak, egun osorako egitarauarekin. Hitzaldiak, mahai-inguruak, dastapen tailerrak ikasleekin, praktika onak…egingo dira, besteak beste. Goizeko ekitaldiak 09:30etik 13:30era bitartean izango dira, udaletxeko pleno aretoan, eta arratsaldekoak, berriz, udaletxeko patioan egingo dituzte, 15:30etik 19:00etara. Sarrera doan izango da, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, toki guztiak bete arte.

Carlo Petrini italiarra buru duen Slow Food nazioarteko mugimendua Eibarren ezagutzera emateko asmoz antolatu dute biharko jardunaldia eta, horrekin batera, herritarren artean Slow Food Elikagaiaren Komunitatearen oinarriak ezartzen ahaleginduko dira, aurreko astean jardunaldiaren aurkezpenean Alberto Albistegi Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Enplegu saileko zinegotziak, Aitor Buendia “La Ruta Slow” irratsaiko zuzendariak eta Agurtzane Etxaniz Debemeneko arduradunak. Bihar, jardunaldia aurkeztu eta jarraian, 10:00etan hasiko da inaugurazio-hitzaldia: Andoni Luis Adurizek emango dituen azalpenak entzun eta gero, Slow Food mugimendua ezagutzera emango du Slow Food mugimenduaren nazioarteko kontseilaria den Alberto Lopez de Ipiñak. Aitor Buendia kazetari eibartarrak, berriz, jardunaldi osoa moderatuko du. Jarraian, egitarau osoa daukazue:

GOIZEKO EGITARAUA (UDALETXEKO PLENO ARETOAN)

10.00 - 11.00: Inaugurazio-hitzaldia: Alberto López de Ipiña jauna, Slow Food mugimenduko nazioarteko kontseilaria eta Andoni Luis Aduriz jauna, IXO Taldearen sukaldari eta bazkidea.

11.00 – 11.15: Atsedena.

11.15 -12.15: Zaporearen Tailerra, LHko ikasleei zuzendua, honako ekoizle hauekin:

-          Aizpea Eizagirre (Sosola baserria), irin ezberdinetako ogiekin

-          Itsaso Irazabal  (Mausitxa baserria), ardi-gaztarekin

-          Nekane Uranga (Sagarmiña baserria), bertako barietate ezberdinetako sagarrekin eta sagar-zukuarekin.

12.15 - 13.15: 1. mahai-ingurua: “SLOW FOOD PRAKTIKA ONAK”.

-          Karabeleko (Gipuzkoa).

-          Ekotarriko (Araba).

-          Oilobide (Bizkaia).

13.20 - 13.30: Goizekoaren laburpena eta arratsalderako agendaren iragarpena.

ARRATSALDEKO EGITARAUA (UDALETXEKO PATIOAN)

15:30 – 16:00: “Lurreko kolmatua: proiektua Tudelako Merkatuan”, Santi Cordón sukaldariaren eskutik (“Slow Food” Trinquete jatetxea, Tutera).

16.00- 16.30: “Azpeitiko Udaleko elikagaiei buruzko estrategia”, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura saileko Josu Labakaren eskutik.

16.30 - 17.00: “Baserrikoa Debabarrena”, Debemenen proiektua,  Debabarrena eskualdean.

17.00 – 17.15: Atsedena.

17.15 - 17.45: “Slow Cities (Mungia)”, Kepa Freirerekin (Slow Food Mungia eta Bizkaia-ren fundatzailea) eta Mungiako Udala.

17.45- 18.15: “Nola defendatu produktua”.

-          Letxuga Martina

-          AZA TA PORRUA Eibarko kontsumo taldea.

18.15 - 18.45: “Slow Foodeko Zaporeen Kutxa”, Añanako Gatz Harana Fundazioarekin.

18.45 - 19.20: “Iraganari begiratzea etorkizuna ezagutzeko”, Mireia Alonsorekin.

19:20-19:30: Agurra eta amaiera.

Maquetaci—n 1