Bioenergiari buruzko V. Jardunaldiak egingo dira eguazten eta eguenean

Bioenergiari buruzko V. Jardunaldiak egingo dira eguazten eta eguenean
2019/04/04 eta kitto!
Apirilaren 10ean eta 11n Bioenergiari buruzko V.  Jardunaldiak burutuko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko atala). Gaiarekin interesa duten guztientzat zabalik egingo diren jardunaldietan, besteak beste, energia berriztagarrien sektoreak gaur egun bizi duen egoeraren berri emango dute eta, horrekin batera, sektore publikoan biomasan oinarritatutako bero-sorkuntza proiektuen diseinua eta ezarpen potentzialari buruz jardungo dute berbetan. Antolatzaileen asmoa gaur egungo energia sistemak eragiten dituen problemen inguruan jendea sentsibilizatzea da. Antolatu dituzten hitzaldiak 15:30ean hasiko dira egun bietan, Unibertsitate Laboraleko San Andres aretoan (GIE-Eibar) eta sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Jarraian egitarau oso daukazue:

Bioenergiari buruzko V. Jardunaldiak

Apirilak 10, eguaztena

15:30: Sergio López Iridi (Energiaren Euskal Erakundea - EVE): "Iniciativa de colaboración con Ayuntamientos, HAZI y EVE para el fomento de la utilización de biomasa con fines energéticos. Casos de estudio"

16:30: Iñaki Gerenabarrena (Hazi Fundazioa):“La madera, un combustible de presente y futuro en Euskadi”

Apirilak 11, eguena

15:30: Mikel Argoitia (DOMUSA): "Instalaciones para procesos termoquímicos de combustión basados en biomasa, equipos y condiciones de operación"

16:30: Asier Etxezarraga (Iberdrola): "Estudio de potencial energético de la biomasa en Debabarrena. Utilización del programa Quantum-GIS para la cuantificación del recurso"

17:15: Igor Eginoa (3SEficiencia): "Gestión sostenible de los montes para la implementación de sistemas basados en Biomasa"

Bio V_kartela