Biolin eta piano kontzertua gaur Coliseoan Nerea Arriola eta Esther Barandiaranekin

Biolin eta piano kontzertua gaur Coliseoan Nerea Arriola eta Esther Barandiaranekin
2017/02/17 eta kitto!
Gaur 20:30ean biolin eta piano kontzertua emango dute Nerea Arriolak eta Esther Barandiaranek Coliseoan. Nerea Arriola Mendieta (Mendaro, 2002) 5 urterekin hasi zen biolina joten. 10 urterekin EIO Gazten (Euskadiko Ikasleen Orkestran) sartu zen eta lau urtez izan da bertako kide, gainera azken bi urteetan kontzertino lanak egin ditu. Raffaela Acellarekin ari da ikasten 11 urte zituenetik eta Anna Baget, Nicolas Chumachenco eta Eva Graubin irakasle entzutetsuen eskola magistralak hartu ditu. Estatu mailan zein nazioartean sari garrantzitsuak jaso eta gero OSM Madrilgo Orkestra Sinfonikoan aritzeko hautatu dute, Antzoki Errealarekin elkarlanean talentu musikalen garapena bultzatzeko asmoa duen proiektu batean parte hartzeko. Emanaldirako sarrerak 5 euro balio du.