Bittor Sarasketa kaleko 1. zenbakia eraisteko lanak hasi dituzte

Bittor Sarasketa kaleko 1. zenbakia eraisteko lanak hasi dituzte
2019/10/14 eta kitto!
Gaur hasi dituzte Bittor Sarasketa kaleko 1. zenbakiko eraikina eraisteko beharrak. Lanek espaloian eta galtzadaren zati batean eragina izango dutenez, inguruan bizi direnei egingo dutena jakinarazi diete eta, horrez gain, behin-behineko seinalizazioarekin mugatuko dituzte lan-eremuak eta zein erabili daitezkeen pasabideak. Eguraldiaren arabera epeak aldatu daitezke, baina aurreikusitakoaren arabera lanek pare bat asteko iraupena izango dute.