Bizikideak bakarrik bildu ahalko dira etxeetan San Jose zubian

Bizikideak bakarrik bildu ahalko dira etxeetan San Jose zubian
2021/03/18 eta kitto!
Atzo Lurraldeen arteko osasun Batzordean erkidegoek adostutako akordio sartu zen indarrean. Adostutakoaren arabera, hainbat murrizketa izango dira zubi honetan zein Aste Santuan.

EAEren kasuan, Estatu mailako akordioa baino murriztaileagoa da hainbat kasutan martxoaren 5eko lehendakariaren dekretua. Euskadin 22:00etatik hasita dago debekatuta mugikortasuna. Espazio publikoetan, izan itxiak edo irekiak, lau pertsona bil daitezke gehienez. Hortaz, aldaketa bakarra egongo da bost egun hauetan: espazio pribatuan (etxebizitzak, nekazal turismoko etxeak eta tankerakoak) bizikideetara mugatu beharko dira bilkurak.