BOJ enpresaren donazioa jasoko du Armeria Eskolako museoak

BOJ enpresaren donazioa jasoko du Armeria Eskolako museoak
2016/04/24 eta kitto!
BOJ Olañeta S.L.U enpresaren 110. urteurrenaren harira bihar goizean 1914. urtean egindako pieza batzuk jasoko ditu Armeria Eskolak donazioan "Eskuadra Zaharra" Museorako.
"Benetako artelanak dira, 1914an eginak, eta hiru belaunaldiren ondoren gaur arte iraun dute, BOJ enpresan gordetakoen artean zaharrenak dira", adierazi dute enpresako ordezkariek.
Armeria Eskolako "Eskuadra Zaharra" museoak bihar hartuko duen ekitaldian Santiago Olañeta BOJ Olañeta S.L.U. enpresako gerenteak eta José Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak hartuko dute parte.


image

image