CAFeko kontseilari delegatu izendatu dute Javier Martinez eibartarra

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO
CAFeko kontseilari delegatu izendatu dute Javier Martinez eibartarra
ETA KITTO 2021, Mai 04

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresako administrazio kontseiluak aho batez onartu zuen aurreko astean Javier Martinez Ojinaga kontseilari delegatu izendatzea. Horrela, hitzarmenak erantzukizun handiak banatuko ditu abokatu eta ekonomialari eibartarraren (2015eko ekainetik CAFeko gobernu organoko kide da) eta Andres Arizkorretaren (konpainiako presidente izaten jarraituko du) artean. Konpainiaren zeregin exekutiboen errelebo naturala da, eta ‘etxeko’ norbaiten aldeko apustua egin da. Javier Martinezek irailaren 1ean hartuko du kargua.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »