Carlos Rodríguez nagusitu da Mallabian eta Remco Evenepoel da lasterketako lider berria

Carlos Rodríguez nagusitu da Mallabian eta Remco Evenepoel da lasterketako lider berria
2022/04/08 eta kitto!
Carlos Rodríguezek irabazi du Itzuliaren bosgarren etapa, Zamudio eta Mallabia artean, eta, hala, World Tour proba bateko lehen garaipena eskuratu du. Sailkapen orokorrean aldaketak egon arren distantziak oso txikiak dira, eta txapela azken etapan jokatu beharko dute faboritoek.
Hortaz, sailkapen orokorra lehertu egin da, eta Itzuliko lider berria Remco Evenepoel da orain. Faboritoen arteko aldea 30 segundo ingurukoa da, eta Roglicek 8. postua du orain, liderrarekiko 1’05 segundora. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira: Banakakoa: Remco Evenepoel (44, QST), Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN), Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST), Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST), Taldekakoa: Ineos-Grenadiers, Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)