“Comité Eléctrico” taldeak bere lehen lana aurkeztuko du bihar Ez Dok-en

“Comité Eléctrico” taldeak bere lehen lana aurkeztuko du bihar Ez Dok-en
2018/05/04 10:44 eta kitto!
Bihar 23:30ean Comité eléctrico talde asturiarrak bere
lehen lana, “7” izenburuko diskoa zuzenean aurkeztuko du
 Ez Dok tabernan. Taldekideen berbetan, “pekatu desberdinetan oinarritutako abesti hauen esentzia EzDok Rock-en sortu zen eta, horregatik, aurkezpena bertan egin nahi genuen”. Zalantza barik, ekainaren hasierarako prestatu duten jaialdirako girotzen joateko aitzakia aparta izango da biharko emanaldia. Izan ere, ekainaren 1ean eta 2an Ezdokfest musika jaialdia ospatuko da Unben eta prestatu duten kartela ez da sarritan ikusten den horietakoa: barixakuan Toundra, Belako, Nerabe, Joseba B. Lenoir, Dead Bronco, Jardin de la Croix, Viva Belgrado eta Vulk taldeek jardungo dute eta zapatuan, berriz, Berri Txarrak, Comité Eléctrico, Doblecapa, Mud Candles, The Soulbreaker Company, Melange, Kokein, Futuro terror, Biznaga eta Cuchillo de fuego. Sarrerak honezgero salgai daude, www.ezdokfest.com helbidean eta Ez Dok tabernan.