Covid-19aren kontrako 10.692 txerto jarri dira Euskadin

Covid-19aren kontrako 10.692 txerto jarri dira Euskadin
2021/01/08 eta kitto!
Dagoeneko Covid-19aren aurkako 10.692 txerto jarri dira Euskadin. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakinarazi du otsailerako “adinekoen eta langile soziosanitarioen populazio osora iristea aurreikusten dutela”. 

Datuen bilakaera “kezkagarria” dela ohartarazi du Sagardui Sailburuak. Eta honela gehitu du: “Kasu positiboen igoerak ZIUetako paziente eta hildako gehiago ekarriko ditu”.

Bihar LABIren batzorde teknikoa bilduko da egoera aztertzeko, eta baliteke astelehenean neurri berriak proposatzea.