Danborradaren kontzertua emango dute domekan Coliseoan

Danborradaren kontzertua emango dute domekan Coliseoan
2018/01/19 eta kitto!
Bihar San Sebastian eguna dela eta, domekan Danborradari eskainitako kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak, 12:30ean. Urtero emanaldia antolatzen duen Usartza Txistulari Taldearekin batera Eibarko Danborradako ordezkari talde batek eta Molto Vivace metal boskoteak hartuko dute parte. Betiko moduan, egitaraua osatzeko Eibarko zein beste herri batzuetako danborradetako pieza ezagunak aukeratu dituzte eta aurten, berritasun gisa, Raimundo Sarriegiren "Comparsa de Caballeria de Viejas" kanta eskainiko dute.