Danborradaren kontzertua eskainiko dute domekan Coliseoan

Danborradaren kontzertua eskainiko dute domekan Coliseoan
2019/01/18 14:06
eta kitto!
Domekan, San Sebastian egunean, danborradako doinuak nagusituko dira Coliseo antzokian, Usartza txistulari taldeak, Molto Vivace metal boskotearekin eta Eibarko Danborradaren ordezkari taldearekin batera emango duen kontzertuan. Emanaldia 12:30ean hasiko da eta, aurreko urteetan egindakoaren bidetik, Eibarko Danborradako piezekin batera Donostia, Azpeitia eta beste herri batzuetako danborradetako piezek osatuko dute egunerako prestatu duten egitaraua.