Dantza afrikarren inguruko ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartean

Dantza afrikarren inguruko ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartean
2019/09/24 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak “Dantza afrikarrak Thiernorekin” ikastaroa antolatu du, Thierno Ibrahima Diedhiou irakaslearekin. Senegalgo dantzariak emango dituen klaseak urriaren 4an hasiko dira eta barixakuero emango ditu, 19:00etatik 19:30era, Arrate Kultur Elkartean bertan. Ikastaroaren prezioa 38 eurokoa da (35 eurokoa bazkideentzat) eta izena emateko 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.