Datorren astean hasiko den larrain dantza ikastarorako izen-ematea zabalik dago

Datorren astean hasiko den larrain dantza ikastarorako izen-ematea zabalik dago
2019/03/18 eta kitto!
Larrain dantza ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartekoek. Martxoaren 26an hasiko dira klaseak, 19:00etan, eta hortik aurrera martitzenero izango dira, 19:00etatik 20:30era. Lehen saioa Arrate Kultur Elkartearen lokalean izango da. Kurtsoak maiatzaren 7ra arte iraungo du eta doan izango da. Izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 638284912 telefono zenbakira deitu. Dantza ikastaro hau Euskal Jaiko egitarauaren barruan Arrate Kultur Elkartetik antolatu duten lehen ekimena da.