Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena bihar Debegesan

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena bihar Debegesan
2017/04/27 eta kitto!
Ostiralak Debegesan ekimenaren barruan, Debegesa garapen agentziak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko. Debegesaren egoitzan izango da jardunaldia, bihar goizeko 09:00etatik 11:00etara.

Saioan parte hartuko duten hizlariak Josu Ocariz (SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna) eta Imanol Cuetara (SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna) dira eta, SPRIk eskaintzen dituen laguntzen inguruan berba egiteaz gain, Berrikuntza programetako laguntzei buruz ere arituko dira: Renove Makineria, Innobideak Lehiabide, Innobideak Kudeabide, Innobideak Pertsonak eta Innobideak Prestakuntza, besteak beste. Parte hartu nahi duten enpresek online eman dezakete izena, debegesa.eus atarian edo, bestela,  943 82 01 10 telefonora deituta edo pymes@debegesa.eus helbidera idatzita ere izango dute horretarako aukera.