Debabarreneko eskaintza turistikoa FITURen

Debabarreneko eskaintza turistikoa FITURen
2017/01/19 15:59
eta kitto!
Domekara arte zabalik egongo den FITUR Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokaraino eraman dute gure eskualdeko eskaintza turistikoa oraingoan ere. Edizio honetan aparteko garrantzia eman nahi diote Turismo Jasangarriari eta, horregatik, gure eskualdea “naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura” promozionatzen ahaleginduko dira, horri esker bisitari asko erakartzeko asmoarekin. Euskadi-Basque Country standaren barruan, Euskal Kostaldeari eskainitako txokoan emango dute Debabarreneko erakargarritasunen berri: proposamen turistiko desberdinen gaineko informazioa, eskualdeko herriei buruzkoa… beti ere gure eskualdeko baliabide turistiko nagusiena, Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen duten Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeari garrantzia emanda. Horrekin batera, azokara gure eskualdetik joandako ordezkariak aurten 10 urte beteko dituen Eibarko Armagintzaren Museoaren berri be emango dute.