Debabarreneko merkatariek “10 bitxiak” saria eman diote Eibarko Otegui harategiari

Debabarreneko merkatariek “10 bitxiak” saria eman diote Eibarko Otegui harategiari
2017/11/21 eta kitto!
Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak saritu dituzte Gipuzkoako Bazkundeak banatzen duen “10 bitxiak” errekonozimenduarekin eta Debabarrena eskualdeko merkatariek Eibarko Otegui harategia aukeratu dute saria jasotzeko. Aurten, iaz egin zen moduan, saria Gipuzkoako merkataritzako sektore guztietara zabaldu da eta, Urkizuko harategiarekin batera, honako hauek jaso zuten saria aurreko barixakuko ekitaldian: Bergarako Mujika Burdindegia (Debagoiena), Legazpiko Coro Paternain ileapaindegia (Urola Garaia), Irungo Nanas Boutique Infantil (Bidasoaldea), Kefren dekorazio denda (Donostia), Hernaniko Hiru haur arropa denda (Donostialdea), Ordiziako mARTa eskulan, jostailu eta opari denda (Goierri), Oiartzungo Zabaleku Informatika (Oarsoaldea) Tolosaldea eskualdekoek Tolosako BáB Singular Store (Tolosaldea) eta Azpeitiako Xaxarki estetika (Urola).