"Desberdintasunak sutara", San Juan jai parekideen alde

"Desberdintasunak sutara", San Juan jai parekideen alde
2016/06/13 18:40
eta kitto!
Eva Perosanz Moral eibartarraren "Desberdintasunak sutara" goiburuko lanak irabazi du udaleko Berdintasun Zerbitzuaren ekimenez antolatu duten Jai Parekideen aldeko pegatina lehiaketa, Berdintasun Zerbitzuak, Andretxeak eta Emakume Mugimenduak aho batez hala erabakita. Irabazleak barixakuan jaso zuen saria, 200 euroko erosketa-txekea, Patricia Arrizabalaga zinegotziaren eskutik. Pegatina irabazlea txosnetan, tabernetan eta Andretxean izango da eskuragarri.

jai parekide pegatina 2