Deus Ez eta Kvalvika eibartarrak Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean daude

Deus Ez eta Kvalvika eibartarrak Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean daude
2018/03/21 eta kitto!
Gaztearen XXVII. Maketa Lehiaketako 21 finalisten artean bi eibartar daude: Deus Ez eta Kvalvika. Biak, gainontzeko finalistekin batera, GazteBizHitza saria lortzeko lehian arituko dira bihar arte (martxoaren  22ra arte). Izan ere, entzuleen botoek erabakiko dute finalerako txartela lortuko duten bi finalisten izenak. Beraz, nahi izanez gero bihar arteko epea daukazue http://www.eitb.eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/ helbidean sartu eta botoa emateko. Maketa lehiaketako finala apirilaren 27an egingo dute, Bilboko Kafe Antzokian eta han bost finalistak lehiatuko dira.

deus_ez

DEUS EZ

Eibarren jaiotako hirukoteak orain dela sei hilabete argitaratu du estudioko lehen diskoa, rock musika oinarri duten hamar kantu biltzen dituen lana. ALDIZKARIRAKO EGIN GENUEN ELKARRIZKETA IRAKURTZEKO HEMEN SAKATU.

kvalvika

KVALVIKA

Musika elektronikoak agintzen du Kvalvikan. Duela gutxi argitaratu du I'm your social network, I'm your talent show estudioko bigarren diskoa, hiperkomunikazioan eta sare sozialetan oinarritutakoa. Bakarkako proiektu bat bada ere, kolaborazio asko izan ditu Kvalvikak. ALDIZKARIRAKO EGIN GENUEN ELKARRIZKETA IRAKURTZEKO HEMEN SAKATU.