Domekako azokarekin hasiko da Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa

Domekako azokarekin hasiko da Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa
2018/09/29 eta kitto!
Biolur eta Debemen elkarteek, Eibarko Udalarekin batera antolatu duten Debabarreneko VII. Aste Ekologikoaren barruan, domeka goizean, 10:00etatik 14:00etara Eko Azoka egingo da Untzagan. Horrekin batera, hainbat ekintza osagarri antolatu dituzte azokaren inguruan: argizarizko kandelak egiteko tailerra (Aikur), jolasak (ENEEK) eta 13:00ean hasiko den “Barazki hartzituak” showcooking-a (Olaia Blanco).

Bestalde, baserri bitara bisitan joateko aukera izango da: urriaren 6an Mutrikuko Basailun baserrira bisita egingo da, hango baratzezaintza eta frutazaintza ekologikoa bertatik bertara ezagutzeko. Eta urriaren 13an Eibarko Sosola baserrira joateko irteera egingo da, ogigintza, abeltzaintza eta gaztagintza ekologikoa ezagutzeko. Biak doan izango dira, baina aurretik izena ematea eskatzen dute, 943 761447 telefonora deituta (Biolur).

ekoazoka