Domekan jokatuko da X. Mus Txapelketako kanporaketa Hirurok tabernan

Domekan jokatuko da X. Mus Txapelketako kanporaketa Hirurok tabernan
2018/01/27 eta kitto!
Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Eibarko kanporaketa domekan jokatuko da, 16:00etatik aurrera Hirurok tabernan (izen-ematea 20 eurokoa da, bikoteko). Herrietako kanporaketak jokatu ondoren, zazpi herrialdeetako finalen txanda izango da, otsailaren 24an eta final nazionala aurten Lapurdin, Uztaritzen izango da, martxoaren 10ean. Informazio gehiagorako www.ehmus.eus helbidean begiratu daiteke.