Domekan jokatuko den 48. Valenciaga Oroitzarrea aurkeztu dute

Domekan jokatuko den 48. Valenciaga Oroitzarrea aurkeztu dute
2019/04/02 22:50
eta kitto!
Gaur iluntzean aurkeztu dute udaletxeko pleno aretoan 48. Valenciaga Oroitzarrea. Domekan goizeko 09:00etan hasiko den lasterketak 167,5 kilometroko ibilbidea beteko du eta Itziar, Meagas, Azkarate, Elgeta, Ixua eta San Miguel gainak zeharkatuko ditu, Elgoibarrera jeitsi eta Toribio Etxebarrian helmugaratzeko, 13:10ak aldera.
Espainia mailan garrantzitsuena den proba Eibarko Txirrindularien Elkarteak antolatzen du eta errepideko Espainiako Koparako puntuagarria da, elite eta sub-23 kategorietarako. Domekan jokatuko den lasterketan 25 taldek eta 175 txirrindularik hartuko dute parte.