Eceiza turroien dastaketa-saioan izena emateko epea zabalik dago

Eceiza turroien dastaketa-saioan izena emateko epea zabalik dago
2020/12/03 08:45 eta kitto!
Gabonei begira Eceiza etxeko turroiak bertatik bertara ezagutzeko saioa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak datorren abenduaren 15erako. Tolosako “Casa Eceizak” 1924an ekin zion postre artisauak egiteari eta oso ezagunak dira haren produktu guztiak. Eibarren eskainiko duten dastaketa-saiora turroi ezberdinak ekarriko dituzte. Izena emateko 943200918 telefonora deitu behar da. 3 euro balio du eta taldea mugatua izango da.