Egogain Borroka Eguna deitu dute biharko, egun osoko egitarauarekin

Egogain Borroka Eguna deitu dute biharko, egun osoko egitarauarekin
2019/04/09 eta kitto!
Biharko borroka eguna deitu dute Egogain Gerontologia Zentruko langileek eta egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte: 10:00etan gosari autogestionatuarekin hasiko dute eguna eta, ordu erdi geroago, info-puntua zabalduko dute; 11:00etan inguruak apaintzeko pankartak eta kartelak ipiniko dituzte eta 12:00etan prentsaurrekoa egingo dute eta 14:30ean kontzentrazioa (Amañako biribilgunean eta Egogainen). Ondoren, 15:00etan, bazkari autogestionatua hasiko da eta 16:00etan, berriz, kafe-tertulia; 17:30ean Korrikarako material prestaketarekin hasiko dira eta, amaitzeko, 18:30ean txokolate-jana eta karaokea egingo dituzte.

egogain borroka eguna