Egogain Gerontologia Zentruko langileek kontzentrazio zaratatsuak deitu dituzte bihar eguerdirako

Egogain Gerontologia Zentruko langileek kontzentrazio zaratatsuak deitu dituzte bihar eguerdirako
2019/01/15 eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko beharginek euren lan baldintzen eta eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatearen aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute eta, Langile Komiteak aditzera eman duenez, gaur Donostian egon dira: “Gaurkoan ere info-puntua sortu dugu Foru Aldundiko langileak eta gerturatu diren herritarrak informatzeko asmoz eta gaurko ekintzaren inguruan egiten dugun balorazioa oso positiboa da”.

Horrez gain, bihar eguerdirako mobilizazioak iragarri dituzte Eibarren: bi elkarretaratze zaratatsu egingo dituzte, lehena 14:00etan Amañako biribilgunean eta bigarrena, berriz, 14:30ean Egogainen.

egogain