Egogain Gerontologia Zentrukoek mobilizazio gehiago deitu dituzte aste honetarako

Egogain Gerontologia Zentrukoek mobilizazio gehiago deitu dituzte aste honetarako
2019/02/12 eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko beharginek iaz, urte amaieran hasitako borrokarekin aurrera jarraitzen dute eta, horren harira, mobilizazio berriak deitu ditu Borrokaldiko Antolakuntza Taldeak: gaur goizean, 11:00etan, euren borrokaren arrazoiak jendeari azaltzeko informazio puntua ipiniko dute Amañan. Eta bihar, berriz, gauza bera egingo dute Urkizun, 10:30etik aurrera. Eta, horrekin batera, bihar hiru kontzentrazio egingo dira: 11:45ean Urkizun, 14:20an Amañan eta 14:30ean Egogain gerontologikoan.

amaña info puntuaasteazkenerako deialdia