Eguaztenean merkadilloan izango da ...eta kitto! Euskeraz primeran! kanpainarekin

Eguaztenean merkadilloan izango da ...eta kitto! Euskeraz primeran! kanpainarekin
2021/02/22 eta kitto!
Otsailaren 24an, eguaztena, ...eta kitto! Euskara Elkartea Urkizuko merkadilloan izango da Euskeraz primeran! kanpainarekin. Erosketak egiterakoan euskara erabiltzeak duen garrantzia gogoratu nahi du elkarteak eta, horrekin batera, eibartarrak animatu, dendari zein bezeroak, euren arteko elkarrizketa euskaraz izan dadin. Fruta eta barazkien izenak euskaraz azaltzen diren postertxoak eta karterak banatuko ditu ...eta kitto!-k hurbiltzen direnen artean.