Eguenean zabalduko dute "Eibarko koloreak" erakusketa Armagintzaren Museoan

Eguenean zabalduko dute "Eibarko koloreak" erakusketa Armagintzaren Museoan
2018/01/07 eta kitto!
"Eibarko koloreak", udalerriko Immigrazio Sailak eta Kultura-artekotasun arloko elkarteek Eibarren antolatutako jardueren argazki erakusketaren inaugurazioa eguenean, urtarrilaren 11an izango da Armagintzaren Museoan, 19:30ean. Ekitaldian Maroko, Senegal eta Nepalgo musika eta gastronomiak tartea izango dute. Erakusketa urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian. Bideo honetan aurreko hilean Eibarren ospatutako Kultur Aniztasunaren Asteko irudiak dauzkazue:

https://youtu.be/3lSNHOBkin0