Eguenera arte eman daiteke izena Eibarko 4. Berakatz-zopa Txapelketan parte hartzeko

Eguenera arte eman daiteke izena Eibarko 4. Berakatz-zopa Txapelketan parte hartzeko
2019/11/12 eta kitto!
Eguenera arte egongo da Eibarko 4. Berakatz Zopa Txapelketan parte hartzeko izena emateko aukera, Buenos Aires tabernan. Txapelketa zapatuan, azaroaren 16an hasiko da, 11:30ean Untzagan, Eibarko Sarek antolatuta. Hiru onenentzat sariak emango dituzte: 150 euro eta txapelak bikote onenarentzat, 100 euro bigarrenarentzat eta 50 euro hirugarren geratzen den bikotearentzat. Bete beharreko baldintzak kontsultatzeko Buenos Aires tabernara jo behar da.